2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

Nola ikasten dut irakasle izaten? (Galderak)

Nola egiten diozu aurrera ikerketari?

Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

Zeintzuk izan daitezke erronkak?

Zer geitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?

Zer espero duzu ikastea?

Txikia nintzenetik beti pentsatu dut ikasten dugun guztia eskolan ikasten genuela eta gaur egun garen pertsonak ,eskolak sortutako pertsonak ginela.Baina denbora aurrera pasa ahala, gauzak horrela ez direla konturatu naiz eta Eskola, bizitzan zehar ikasten dugun zati txiki bat besterik ez dela.

Ideia hori oso argi daukat orain, lehen ez bezala. Familia, lagunak, liburuak, norberaren esperientza... Edozer objektu, edozein pertsona edota edozein momentutik ere asko ikasten dugu. Hasieran ez diogu behar duen garrantzia ematen, askotan ez garelako konturatzen zerbaitengatik gauza bat ikasi dugula nahiz eta ikasitakoa simplea izan. Horregatik ematen diot orain hainbesteko garrantzia, lehen esan bezala Eskola bakarrik baino ez nuen ikusten ikasteko eremuatzat. Beraz, eskolatik kanpo uste baino gehiago ikasten dugu, batzutan konturatu gabe, lehen esan bezala, hau da, ez dakigu ikasi dugula baina gure barruan dago. Adibide garbia daukat nik uda honetan bizitako esperientziagatik, izan ere, ume bat zaintzen egun naiz eta berarekin umeak ulertzen hasi naiz, hau da, nolakoak diren, nola pentsatzen duten... Eta esperientzia hori unibertsitateak oraingoz ez dit eman.

Baina galdera asko sortzen zaizkit gai honen inguruan. Izan ere, guk nola dakigu zein esperientziak diren onak ala txarrak? Eta zergatik egon behar dira esperientzia txarrak eta onak eta ez guztiak berdin? Izan ere, edozer gauzetatik ikasi dezakegu nahiz eta gauza txarra izan, bertatik ere ikasten dugu.

Baina honekin batera ere erronka batzuk sortzen zaizkit. Izan ere, nola erakutsi dezaket bisualki nik nola ikasten dudan irakasle izaten? Edota nola ikasten dut irakasle izateko? Erronka hauek orainarte ez nitun plateatuak eta oso interesgarriak iruditu zaizkit, beraz, espero dut erronka hauei aurre egitea.

Ikerketa honetan nire aldetik, nik izandako esperientziarekin laguntzea espero dut, komunitatean baliogarria izatea eta batez ere, guztien artean harreman ona izatea laguntzeko intentzio dut, hori baita ikerketa baten funtsezko osagaia. Taldeko dinamikan ere laguntzea espero dut eta inor atzean ez gelditzea, hau da, denok elkarrekin aurrera pauso berdinak ematea. omunitatean, bai nire taldean nik bizitako esperientzarekin laguntzea espero dut, baita besteak berdin egitea, guztien artean gauza asko lortu ditzazkegulako.

Amaitzeko, ni irakaslea izango naizenez, irakaslea izateko zer urrats edota zer pausu eman behar diren jakin nahiko nuke, etorkizunean irakasle izango diren ikaslei horiei lagundu ahal izateko eta prestakuntza hobeago bat sustatu dezagun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina