2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

3. ETAPA: AURKIKUNTZAK AURKEZTU


          Azkeneko etapa honekin hasteko, fondoa zuria izatea aukeratu dut, izan ere, zuriak ezer ez dagoenaren sentsazioa ematen du, hutsa dagoela alegia eta bertan azaltzen diren elementuak dira ni irakasle izaten ikasten laguntzen didatenak. Beraz, nire kartografia kartulina baten bitartez egin dut.
           Izenburua jartzea ere erabaki dut, zertaz hitz egiten ari garen jakiteko batez ere eta “ikasten” eta “irakasle” hitzak azpimarratu ditut lan honen hitz gakoak direla uste baitut eta garrantzitsua iruditzen zitzaidan nire kartografian azaltzea.

         Nire argazki bat jarri dut kartulinaren erdialdean, izan ere, ni naiz irakasle izaten ikasten ari dena eta ni buruz dijoa; horregatik, ni erdian jartzea erabaki dut, ikaste prozesu honetan besteak baitira nire egunerokotasunean laguntzen didatenak eta eta niri lotuak daudenak.
             Kartografia osotasunean begiratuta, ikaskuntza hau  gehienbat pertsonekin lotzen dudala konturatu naiz, batez ere emozio hitzarekin. Nahiz eta argazki guztiak nirekin lotuak egon, hierarkia bat jarraitu dut, izan ere, niretzat prozesu honetan garrantzitsuagoak direnak argazkiaren tamaina handiago da eta eskema hori jarraituz, argazkiak txikitzen doaz, garrantziaren arabera, alegia. Goian dauden argazkiak ere garrantzi handiagoa dute behean daudenak baino (3 maila/ilara desberdindu daitezke).
             Izan ere, goiko zatian, adiskideak, neskalaguna eta familia dira agertzen direnak. Hauek dira nire egunerokotasunean parte hartzen duten pertsonak. Pertsona hauei garrantzi gehiena eman nahi nien nire kartografian eta aldi berean multzo berdinean sartu ditut. Horregatik gorriz azpimarratu ditut argazki hauek. Gorriak suaren irudia da niretzat, bizia den kolorea eta horregatik erlazionatu dut gorria argazki hauekin, izan ere, lehen esan bezala, eguneroko bizitzan daude eta horrek erlazio bizia sortzen du.

           Adiskideekin batera talde lana azpimarratu dut. Izan ere, urteak pasa ahala adiskidetasunaren atzean talde lana dagoela ikusi dut. Beti gaude guztiak guztiei laguntzeko prest eta elkarrekin goaz aurre pausoak emanez. Zerbait proposatzen dugunean guztiek hartzen dugu parte eta edozein dela eta egin beharrekoa,bakoitzak bere ideiak botatzen ditu taldeari lagundu ahal izateko. Hala ere, inor ez da inor baino gehiago eta hori da nire adiskideetan azpimarratuko nuena. Horregatik jarri dut talde lana, beraiekin ikasi eta ikasten jarraitzen dudalako talde lanean aritzea zer den.


            Neskalagunarekin berriz motibazio hitza azpimarratu dut. Badira beste gauza asko ere esango nituzkeenak. Hala nola, konfiantza, maitasuna, errespetua… Baina oso garrantzitsua ikusten nuen bereziki motibazio hitza azpimarratzea lan honetan. Izan ere, zerbait ondo ateratzen ez zaidanean beti dago hor egindakoaren alde ona ikusteko, baita hurrengoan hobeto egingo dudala ikustaraztea egiten du. Horregatik motibazioa oso garrantzitsua da nire ikasketa prozesuan, adibidez, lan bat oso ondo ateratzen ez denean, motibazio honen bidez indarrak ematen dizkit hurrengoan hobeto egiteko eta gainera, lana hobeto egitea lortzen dut. Gainera, etorkizunean nire ikasleei motibatzen ahaleginduko naiz, oso garrantzitsua baita.

           
           Familia dudarik gabe oso garrantzitsua da irakasle izateko prozesuan. Izan ere, txikitatik bizi izan gara beraiekin eta haiek transmititu dizkigute baloreak. Hori dela eta, Kartografian balore hitza ipini dut nire familiaren argazkiarekin batera, gaur egun bihurtu garen pertsona beraiek transmititutako baloreengatik baita. Hala ere, egunero ikasten duzu zerbait beraiekin eta beti daude hor edozer edozertarako.


           
           Bigarren ilaran irakasleak eta atzerriko lagunak ipini ditut. Hauek kolore horiaz ikusi daitezke, kolore argiagoa da, suabeagoa, hauekin ditudan harremanak bezala, hau da, ez dira lehen aipatutako garrantzi berdineko harremanak, hauek bigarren mailako harremanak direla esan dezakegu. Argazkien tamaina ere txikiagoak dira lehengoekin konparatuz gero, arrazoi berdinagatik.

           Irakasle hitza aipatzerakoan, zehazki argazkian ateratzen den irakaslea da nire ikasketa prozesuan garrantzia duen pertsona. Alegia, neska hori nire lehengusina da eta bai, irakaslea da. Berarekin esperientzia hitza aipatu dut. Oso garrantzitsua da niretzat berak esaten dizkidan gauzak, izan ere, bera irakaslea da eta egoten garen bakoitzean bere esperientziak kontatzen dizkit nire etorkizunean aplikatu ahal izateko. Gainera, ikasleekin zer egin eta zer ez egin esaten dit. Abantaila handia da, lehenengo pertsonan kontatutako esperientziak direlako eta asko ikasten dut.

             
            Hurrengo argazkia atzerriko lagunena da. Hauek ere nire irakasle formakuntzan lagundu egiten didate, bereziki kulturaren aldetik. Izan ere, kultura berriak ezagutuz asko ikasten da, ohitura desberdinengatik, hizkuntza desberdinengatik… Eta horrek asko lagundu izan nau zer nolako desberdintasunak dauden leku batean edo bestean bizitzeak eta ikasteak. Gainera heldutasun maila bat lortzen duzu eta oso lagungarria izan da komunikazioa aberasteko eta ulermen maila hobetzeko. Izan ere, kultura guztietan ez da berdin irakasten eta horrek ere irakasteko modu bat baino gehiago daudela erakusten dizu.


            Amaitzeko, beste bi multzo aurkitu ditzakegu azkeneko ilaran: Oporrak eta irakurketa. Hauek ere oso garrantzitsuak dira nire ikasketa prozesuan. Argazki hauek marko urdina dute, ikusi daitekeen bezala. Urdinak lasaitasuna transmititzen dit, itsasoaren kolorekoa delako eta itsasoak zehazki lasaitasuna ematen nau. Lasaitasun hori ere irakurtzerakoan eta oporretan nagoenean sentitzen dut eta horregatik oso aproposa iruditu zait elementu hauek elkarlotzea.
            Oporretan joaten naizenean asko ikasten dut. Izan ere, ez da berdina leku edo monumentu baten historia argazkien bitartez ikastea edo bertan, zure aurrean daukazunean; hau da, zure begiekin ikusi dezakezunean. Hori dela eta, oporrak ikaskuntza bisualarekin lotu dut, uste baino gehiago ikasten dudalako. Adibide gisa Erromako eta Londreseko argazkiak ipini ditut. Erromako historia denek ikasi dugu baina bertan zaudenean interes handiago pizten zaizu eta gehiago ikasten duzu. Agian momentuan bertan ez naiz ohartzen zerbait gehiago ikasi dudanik, inkontzienteki ikasten dudalako.


            Irakurketaren bidez nire jakintasuna handitzen dut. Ez du zertan liburu bat izan behar, aldizkari, egunkari… edonon zerbait ikasi daiteke. Izan ere, badira noiz behinka gauza interesgarriak non bertatik ere zerbait ikasi dezakegu eta gure bizitzan aplikatu dezakegu.


           Hauek izango litzateke egunero irakasle izaten ikasten laguntzen didatenak. Loturen zergatia oso sinplea da, izan ere, nirekin “konektatuak” daudela esango nuke, gaur egun naizen pertsona izaten lagundu didatenak direlako, laguntzen nautenak eta etorkizunean lagunduko didatenak.
           Lan hau egin arte ez nintzan ohartzen zenbat ikasten dugun eskolatik kanpo eta horregatik Kartografian azaltzen den esaldia interesgarria iruditzen zitzaidan jartzea, benetan  edozein lekutatik, momentutik eta edozein pertsonetatik egunero zerbait ikasi dezakegula.


            Beraz, oso lagungarria egin zait lan hau egitea nola ikasten dugun jakiteko, izan ere askotan ez diogu garrantzirik ematen galdera planteatu eta horri buruz pentsatzen hasi arte. Azken finean eskolatik kanpo ikasten duguna eskolan aplikatzen dugu. Adibide gisa, adiskideen artean egiten dugun elkar lana klaseko talde lanak erraztu egiten ditu, badakidalako zer egin eta nola lagundu. Baita bata besteekiko errespetua mantentzea ere.

          Beste aldetik, ezin dezaket esan alderantziz, hau da, eskolan ikasten duguna eguneroko bizitzan aplikatzen dudala. Izan ere, eskolak kultur eta historia orokor bat eman dezake, baina eskolak ez ditu gauza praktikoak erakusten, hau da, etorkizuneko bizitzan benetan beharko ditugun prestakuntzak ez ditu eskaintzen, edo ez denak behintzat. Horregatik erabaki dut eskola nire kartografian ez sartzea, nahiz eta horrek ez du esan nahi eskolan ikasten ez dugunik, baizik eta garrantzitsuagoa iruditzen zaidala nire kartografian ipinitakoa eta eskolatik kanpo ikasitakoa. Hala ere, eskolagatik nago gaur egun unibertsitatean eta horrek badu bere pisua.
         Hori dela eta, konklusio bezala esango nuke oreka bat bilatu beharko zela eskola barruan ikasten dugunaren zein kanpokoaren artean. Izan ere, denbora asko pasatzen dugu eskola barruan baina, nire kasuan behintzat, gehiago ikasi dut bertatik kanpo edota baliogarriagoa egin zait. Horregatik iruditu zait hain interesgarri lan hau, ez nekielako hainbeste ikasten genuenik eskolatik kanpo. Hori dela medio, irakasle izango naizenez, etorkizun batean nire ikasleei curriculumean agertzen diren gauzak ez ezik, bizitzan baliogarriak izango zaien gauzak erakusten saiatuko naiz, ni bezala pentsatu ez dezaten eta etorkizunean Kartografia bat egin behar ezkero, eskola barne sartu dezaten.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina