IKT inguruan izan ditugun 2 hitzaldiak direla eta, 2 kontzeptu mapa desberdin izango ditugu ikusgai.
Zehazki, lehenengo kontzeptu-mapa Amara Berri ikastetxearen inguruko IKT arloko kontzeptu mapa aurkituko dugu.
KONTZEPTU MAPA- IKT-ak AMARA BERRIN
Bigarrenik, Ordiziako Berritzeguneko IKtko aholkulariei inguruko kontzeptu-mapa dugu.
KONTZEPTU MAPA - IRAKASLEGOAREN GAITASUN DIGITALA HEZKUNTZA SISTEMAN
IKT
2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena
2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena
2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena
2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea
BESTE IKASKIDEEN KARTOGRAFIAK
Ander Iturberen Kartografia
Marrazkian agertzen dena Ander da. Bere inguruan zenbait ebidentzia eskuz irudikatu ditu. Lehenik eta behin bere aitona marraztu du eta jarraian baserria, izan ere egunero joaten zen berarengana eta hari esker ikasi zituen, animalien zaintza, baserriko bizimodua, baratzeko lanak...
Bidaiekin ere asko ikasi du, beste herrialdetako jendea ezagutu eta hauekin komunikatzea lagungarria izan zaio. Bestalde bere mahaigaina eta “google” irudikatu ditu bertan ikasterako garaian ordu ugari igarotzen baititu interneten zalantzak argituz, informazioa bilatuz... Jarraian telefono bat marraztu du, lehen, duela urte gutxi batzuk, internetik ez zegoenean, lagunekin komunikatzeko sarritan erabiltzen baitzuen.
Kotxeak, bere zaletasunetako bat adierazten du. Eta amaitzeko gurpildun aulkia irudikatu du, bizi izan duen esperientzia bat adierazten baitu. Bizipen horretatik atera zuen ondoria hau izan zen: zerbait nahi izanez gero, lortu daiteke.
Arkaitz Márquesen Kartografia
Kartografiaren erdian agertzen den marrazkia bera da. Marrazkiak bere antzik ez duela dio eta horregatik bere izena jartzea erabaki du. Bere inguruan agertzen diren irudi guztiak bere bizitza errepresentatzen dute, transmititu dizkioten baloreak hain zuzen ere. Familia, errespetua… dira aipatzen dituen batzuk. Izan ere, familiak balore asko trasmititu dizkiola dio eta horregatik erabaki duela familia aipatzea. Bestetik, errespetu hitza azaldu da familiarekin lotuta.
Fondoa ikusi dezakegunez, Arkaitzek kolore morea erabili du, berarentzat kolore moreak berdintasuna trasmititzen diolako, alegia.
Bestalde, saskibaloia ere aipatu du, txikitan aritzen zalako. Honek ere beste balore batzuk transmititu dizkiote, adiskidetasuna eta konfidantza barne.
Liburuak ere ikusi daitezke bere kartografian, izan ere, txikia zenenan asko idazten zuen bere historioak sortuz. Honekin batera, Arkaitzek sormena lotu du, historioak idazten zituen bitartean sormena lantzen zuelako.
Sare sozialak ere sartu ditu, Twitter eta Facebook, famatuenak direlako. Hala ere, honek ez du esan nahi berak horiek bakarrik erabiltzen dituenik, izan ere, aipatzekoa da Skype edota Whatsapp aplikazioak ere erabiltzen dituela. Honen konklusioa da Arkaitzek lagun asko egin dituela interneten bidez eta horregatik adiskidetasuna eta naturaltasuna aipatzen ditu.
Azkenik telebista bat sartu du. Izan ere, telebistaren bidez ikusten dituen serieak atzerriko hizkuntzan ikusten ditu (Ingelera gehiengoa). Honekin Arkaitzek hizkuntza desberdinak lantzen ditu. Aipatu beharra dago intuizioa ere telebistarekin lotu duela, zerbait ulertzen ez duenean, hitzaren edo esaldiaren esanahia bilatzen duelako, hiztegian zein mugikorrean.

Nora illarramendiren Kartografia
Ate bat eta giltza irudikatu ditu. Honekin adierazi nahi du bere ingurukoek laguntzen, aholkatzen... dioten arren, bera dela bere bizitzan erabakiak hartzen dituena. Barruan berari hainbat balore transmititu dizkioten pertsonen irudiak ipini ditu: lagunak, mutila, familia… Eta argazki guztien inguruan elkar loturik dauden hainbat balore aipatu ditu: adiskidetasuna, maitasuna, laguntza, pazientzia, konfiantza... Familiaren argazkia kartulinaren erdian kokatu du, pertsona garrantzitsuenak baitira, izenburuan jartzen duen moduan “nire bizitzaren sustraiak”.

Diana Lopezen Kartografia
Dianak kartulina beltza erabili nahi izan du, argazkiak nabarmentzeko, hauei garrantzia emateko. Bost multzo desberdin bereiztu ditu. Multzo desberdinak globo bidez irudikatu ditu, berak txikitatik izan duen ilusioaren isla baitira. Nahiz eta globo desberdinetan banatuta egon, guztiak multzo berdinetik datoztela dio denek izan baitute eragina bere ikaskuntza prozesuan. Globo bakoitzaren azpian berarentzako esanguratsuak eta inspiratzaileak diren zenbait esaldi ere idatzi ditu.
Bereizi dituen bost multzoak hauek dira: familia, hezkuntza ,lagunak, kirola eta kultura. Familiak baloreak, babesa, pasioa, maitasuna, elkarbizitza… transmititu dizkio (familia britanikoa barne). Gurasoek beti esan izan dien esaldia da hau: sujetate fuerte de tus sueños, la esperanza en ellos te mantendrá arriba.
Eskolari dagokionez, talde lana azpimarratzen du, ezagutza, konpromisoa... transmititu dizkiolako. Eskolarekin lotuta asko gustatzen zaio Carolina Herrera esaten duen esaldi hau: “La educacion es el principal vestido para la fiesta de la vida”.
Kirolak txikitatik garrantzi handia du bere bizitzan. Sari ugari irabazi izan ditu eskupilotan, igeriketan, palan...denetarik gustatzen zaio. Hala ere Judoa da bere bizitzan garrantzi handiena izan duena. Horrekin batera bere entrenatzaileak esaten dion esaldi bat jarri du: “el que tiene interés busca el camino, el que no, busca excusas”.
Lagunak bizipen ugari izan ditu. Hauek une askotan bere euskarri izaten dira eta horrez gain poza ere ematen diote.Adiskidetasunarekin lotzen duen esaldia da hau: “La verdadera amistad no se trata de ser inseparables, sino de estar separados y que nada cambie”.
Amaitzeko, azken multzoan kultura kokatu du. Bidaiek, liburuek… kulturaz aberasteko eta petsona irekiagoa izateko lagundu diote. Gainera, beste kultura mota desberdinak ezagutzea gomendatzen du eta hori laburbiltzen du azken esaldi honek: “Just go”.
Elkarrizketak entzuteko:
·Ander Iturbe https://youtu.be/NjGvD_js8zQ
·Arkaitz Márques https://youtu.be/O-f5iUaWmuc
·Nora Illarramendi https://youtu.be/FyQXSlzzvQ0
·Diana López https://youtu.be/sbX618FausY
2016(e)ko urriaren 9(a), igandea
0. ETAPA: DATUAK JASO
Lan eta ikerketa honi hasiera emateko, irakasleak emandako azalpenetatik
abiatu ginen. Izan ere, lan honen helburua kartografia bat egitea zen, inoiz
egindako zerbait eta oso garrantzitsua izan zen berak, irakasleak hain zuzen,
emandako azalpena. Esan dezakegu, Kartografia modu bisual batean zerbait
erakustean datza. Baina guk egin beharreko kartografia, zehazki, irakaslea
izaten nola ikasten dugun azaltzea zen.
Esan dezaket hasiera batean oso
urduri jarri nintzela lan honekin, izan ere, ez zitzaizkidan ebidentziak bururatzen nahiz eta hemeretzi urte izan jada
eta ikuspegi asko dira kontuan hartu behar direnak. Nire taldea berdin
sentitzen zen eta horregatik biltzea erabaki genuen, ikaskuntzaren inguruko
ebidentziak bilatzeko. Ez zen lana erreza izan, baina bakoitzak ideia txikiak
aportatuz, geroz eta ideia eta ebidentzia gehiago bururatzea lortu genuen.
Beraz, taldetan biltzeak lana asko erraztu zuela esan dezakegu.
Ebidentziak sortu eta irudikatzeko garaian, taldeak nahiko garbi ikusi
zuen argazkien bitartez izango zela modurik praktikoena zein aberasgarriena.
Horregatik, hurrengo klaserako bakoitzak bere ebidentziak argazkitan ekartzea
erabaki genuen, gerora denon artean konpartitzeko. Izan ere, argazkien bidez
pertsonak, lekuak, momentuak… errez islatu ditzakete irakasle izateko gure ikaskuntza prozesua. Aipatu
beharra daukat harritu egin nintzela taldeak ekarritako ebidentziekin. Izan
ere, ebidentzia gehienak pertsonekin lotuta zeuden, emozioekin. Ni ere talde
honen barne sartzen naiz, ebidentziak aukeratzeko garaian gehienak pertsonak izan
baitziren aukeratutako argazkiak. Hona hemen ebidentzien adibide batzuk:
(Londres)
(Neskalaguna)
Ikerkuntza prozesu honen lehenengo egunak deskribatu beharko banitu,
dudarik gabe hitz klabea estresagarriak izan zirela esango nuke. Izan ere, nola
irudikatu eta azaldu kartografia batean nire ikaskuntza prozesua eskola barruan
zein kanpoan nolakoa izan den? Erronka bertan zegoen eta ez nekien nondik ere
hasi. Baina taldetan bildu bezain laster ideiak ateratzen joan ziren, lehen
esan bezala eta geroztik seguruago eta askoz hobeto hartu nuen lana aurrera
jarraitzeko.
Ikerketa fase honetan batez ere talde lanaren garrantzia ikasi dut.
Batzuetan ezin dituzu gauzak zuk bakarrik egin eta norbaiten laguntza behar
duzu lana aurrera eramateko; eta behar duzun motibazioa lortzeko. Izan ere, niri
asko motibatu zidan taldekideek hainbeste lagundu izana lana behin eta berrio
azaltzen lana ondo egin nezan.
1. ETAPA: DATUAK ANALIZATU
Aste hauetan zehar gure ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnartzeko eta
ondoren hori irudikatzeko helburuarekin, zenbait jarduera egin ditugu. Lehenik
eta behin, egingo dugun lana aurrera eraman ahal izateko, taldekideak nola
komunikatuko garen erabakitzea izan da (facebook, twitter, whatsapp…). Hori
berehala erabaki dugu; guztientzat erosoena eta errazena whatsapp talde bat
sortzea izan da bertan bakoitzaren lanak, ideiak, zalantzak… partekatzeko. Era
berean, “drive” bat ere partekatu dugu irudiak, dokumentuak eta audioak bertan
gordetzeko.
Ondoren, proiektuaren inguruan zein erronka, zalantza, helburu… ditugun
azaldu behar izan dugu, hain barneratuak ditugun gauzak zein unetan eta nola
ikasi edo ikasten ditugun konturatzea ez baita bereziki lan erraza. Lehenengo
ideiak ateratzea izan da gehien kostatu zaiguna. Zerbait ikasterakoan
kontzienteki (nola ikasten
03 estekatu) jardun arren,
urteak pasa ahala inkontzienteki egiten ditugun gauzak bihurtzen baitira, beste
batzuk, aldiz, era inkontziente (nola ikasten 03 estekatu) batean ikasten ditugu.
Horretarako, ikasitakoari erreferentzia egiten dion ebidentzia posibleak
aipatu ditugu: argazkiak, txanponak, bidai txartelak… eta ondoren hori guztia
nola irudika daitekeen eztabaidatu dugu: bideo bidez, album batean…
Proiektua nola burutu oso argi izan gabe ere aurrera jarraitu dugu. Oraingo
honetan bakoitzak aproposak iruditu zaizkion ebidentziak (nola ikasten 01 estekatu) astean zehar “drive” bidez
partekatzeaz gain, gelara ekarri ditugu bai ebidentzia fisikoak, bai argazkiak.
Hau guztiaren bidez gainerako taldekideei azaldu diegu ekarritako ebidentzia
bakoitzak zer esan nahi duen guretzako eta zein ikasketa prozesu irudikatzen
duen. Batzuek ikasitako edukiei egin diete erreferentzia, beste batzuek aldiz
emozioei (nola ikasten
02 estekatu), harremanei,
taldean lan egiteari… Honetan ondorio argi bat atera dugu: eskolan hainbeste
urte igaro arren, gauza asko eta asko, eskolatik kanpo ikasten ditugula, hala
nola, familian, lagunartean, komunikabideetatik eta abar. Honekin ez dugu esan
nahi eskolan ikasten ez denik, bertan ematen dugun denbora guztiaren ondoren,
emaitzak ez direla izan beharko luketen modukoak baizik (nola ikasten 04 estekatu).
Beraz, proiektu honen bidez
konturatu gara askoz ere garrantzitsuagoak direla bakoitzak bere inguruan
barneratutako balioak edota besteen anekdotetatik jasotakoa. Izan ere, nahiz
eta emozioak ikasteko garaian ezinbestekoak ez izan, asko laguntzen digute
enpatizatzeko eta haiekin bat egiteko. Bestalde, eskoletan eduki asko eman
arren, gehienetan memorizazioaren bidez
ikasten ditugu eta ez emozio edo istorio errealetatik.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)



