Ander Iturberen Kartografia
Marrazkian agertzen dena Ander da. Bere inguruan zenbait ebidentzia eskuz irudikatu ditu. Lehenik eta behin bere aitona marraztu du eta jarraian baserria, izan ere egunero joaten zen berarengana eta hari esker ikasi zituen, animalien zaintza, baserriko bizimodua, baratzeko lanak...
Bidaiekin ere asko ikasi du, beste herrialdetako jendea ezagutu eta hauekin komunikatzea lagungarria izan zaio. Bestalde bere mahaigaina eta “google” irudikatu ditu bertan ikasterako garaian ordu ugari igarotzen baititu interneten zalantzak argituz, informazioa bilatuz... Jarraian telefono bat marraztu du, lehen, duela urte gutxi batzuk, internetik ez zegoenean, lagunekin komunikatzeko sarritan erabiltzen baitzuen.
Kotxeak, bere zaletasunetako bat adierazten du. Eta amaitzeko gurpildun aulkia irudikatu du, bizi izan duen esperientzia bat adierazten baitu. Bizipen horretatik atera zuen ondoria hau izan zen: zerbait nahi izanez gero, lortu daiteke.
Arkaitz Márquesen Kartografia
Kartografiaren erdian agertzen den marrazkia bera da. Marrazkiak bere antzik ez duela dio eta horregatik bere izena jartzea erabaki du. Bere inguruan agertzen diren irudi guztiak bere bizitza errepresentatzen dute, transmititu dizkioten baloreak hain zuzen ere. Familia, errespetua… dira aipatzen dituen batzuk. Izan ere, familiak balore asko trasmititu dizkiola dio eta horregatik erabaki duela familia aipatzea. Bestetik, errespetu hitza azaldu da familiarekin lotuta.
Fondoa ikusi dezakegunez, Arkaitzek kolore morea erabili du, berarentzat kolore moreak berdintasuna trasmititzen diolako, alegia.
Bestalde, saskibaloia ere aipatu du, txikitan aritzen zalako. Honek ere beste balore batzuk transmititu dizkiote, adiskidetasuna eta konfidantza barne.
Liburuak ere ikusi daitezke bere kartografian, izan ere, txikia zenenan asko idazten zuen bere historioak sortuz. Honekin batera, Arkaitzek sormena lotu du, historioak idazten zituen bitartean sormena lantzen zuelako.
Sare sozialak ere sartu ditu, Twitter eta Facebook, famatuenak direlako. Hala ere, honek ez du esan nahi berak horiek bakarrik erabiltzen dituenik, izan ere, aipatzekoa da Skype edota Whatsapp aplikazioak ere erabiltzen dituela. Honen konklusioa da Arkaitzek lagun asko egin dituela interneten bidez eta horregatik adiskidetasuna eta naturaltasuna aipatzen ditu.
Azkenik telebista bat sartu du. Izan ere, telebistaren bidez ikusten dituen serieak atzerriko hizkuntzan ikusten ditu (Ingelera gehiengoa). Honekin Arkaitzek hizkuntza desberdinak lantzen ditu. Aipatu beharra dago intuizioa ere telebistarekin lotu duela, zerbait ulertzen ez duenean, hitzaren edo esaldiaren esanahia bilatzen duelako, hiztegian zein mugikorrean.

Nora illarramendiren Kartografia
Ate bat eta giltza irudikatu ditu. Honekin adierazi nahi du bere ingurukoek laguntzen, aholkatzen... dioten arren, bera dela bere bizitzan erabakiak hartzen dituena. Barruan berari hainbat balore transmititu dizkioten pertsonen irudiak ipini ditu: lagunak, mutila, familia… Eta argazki guztien inguruan elkar loturik dauden hainbat balore aipatu ditu: adiskidetasuna, maitasuna, laguntza, pazientzia, konfiantza... Familiaren argazkia kartulinaren erdian kokatu du, pertsona garrantzitsuenak baitira, izenburuan jartzen duen moduan “nire bizitzaren sustraiak”.

Diana Lopezen Kartografia
Dianak kartulina beltza erabili nahi izan du, argazkiak nabarmentzeko, hauei garrantzia emateko. Bost multzo desberdin bereiztu ditu. Multzo desberdinak globo bidez irudikatu ditu, berak txikitatik izan duen ilusioaren isla baitira. Nahiz eta globo desberdinetan banatuta egon, guztiak multzo berdinetik datoztela dio denek izan baitute eragina bere ikaskuntza prozesuan. Globo bakoitzaren azpian berarentzako esanguratsuak eta inspiratzaileak diren zenbait esaldi ere idatzi ditu.
Bereizi dituen bost multzoak hauek dira: familia, hezkuntza ,lagunak, kirola eta kultura. Familiak baloreak, babesa, pasioa, maitasuna, elkarbizitza… transmititu dizkio (familia britanikoa barne). Gurasoek beti esan izan dien esaldia da hau: sujetate fuerte de tus sueños, la esperanza en ellos te mantendrá arriba.
Eskolari dagokionez, talde lana azpimarratzen du, ezagutza, konpromisoa... transmititu dizkiolako. Eskolarekin lotuta asko gustatzen zaio Carolina Herrera esaten duen esaldi hau: “La educacion es el principal vestido para la fiesta de la vida”.
Kirolak txikitatik garrantzi handia du bere bizitzan. Sari ugari irabazi izan ditu eskupilotan, igeriketan, palan...denetarik gustatzen zaio. Hala ere Judoa da bere bizitzan garrantzi handiena izan duena. Horrekin batera bere entrenatzaileak esaten dion esaldi bat jarri du: “el que tiene interés busca el camino, el que no, busca excusas”.
Lagunak bizipen ugari izan ditu. Hauek une askotan bere euskarri izaten dira eta horrez gain poza ere ematen diote.Adiskidetasunarekin lotzen duen esaldia da hau: “La verdadera amistad no se trata de ser inseparables, sino de estar separados y que nada cambie”.
Amaitzeko, azken multzoan kultura kokatu du. Bidaiek, liburuek… kulturaz aberasteko eta petsona irekiagoa izateko lagundu diote. Gainera, beste kultura mota desberdinak ezagutzea gomendatzen du eta hori laburbiltzen du azken esaldi honek: “Just go”.
Elkarrizketak entzuteko:
·Ander Iturbe https://youtu.be/NjGvD_js8zQ
·Arkaitz Márques https://youtu.be/O-f5iUaWmuc
·Nora Illarramendi https://youtu.be/FyQXSlzzvQ0
·Diana López https://youtu.be/sbX618FausY


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina