2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

0. ETAPA: DATUAK JASO


               Lan eta ikerketa honi hasiera emateko, irakasleak emandako azalpenetatik abiatu ginen. Izan ere, lan honen helburua kartografia bat egitea zen, inoiz egindako zerbait eta oso garrantzitsua izan zen berak, irakasleak hain zuzen, emandako azalpena. Esan dezakegu, Kartografia modu bisual batean zerbait erakustean datza. Baina guk egin beharreko kartografia, zehazki, irakaslea izaten nola ikasten dugun azaltzea zen.
                Esan dezaket hasiera batean oso urduri jarri nintzela lan honekin, izan ere, ez zitzaizkidan ebidentziak  bururatzen nahiz eta hemeretzi urte izan jada eta ikuspegi asko dira kontuan hartu behar direnak. Nire taldea berdin sentitzen zen eta horregatik biltzea erabaki genuen, ikaskuntzaren inguruko ebidentziak bilatzeko. Ez zen lana erreza izan, baina bakoitzak ideia txikiak aportatuz, geroz eta ideia eta ebidentzia gehiago bururatzea lortu genuen. Beraz, taldetan biltzeak lana asko erraztu zuela esan dezakegu.

             Ebidentziak sortu eta irudikatzeko garaian, taldeak nahiko garbi ikusi zuen argazkien bitartez izango zela modurik praktikoena zein aberasgarriena. Horregatik, hurrengo klaserako bakoitzak bere ebidentziak argazkitan ekartzea erabaki genuen, gerora denon artean konpartitzeko. Izan ere, argazkien bidez pertsonak, lekuak, momentuak… errez islatu ditzakete  irakasle izateko gure ikaskuntza prozesua. Aipatu beharra daukat harritu egin nintzela taldeak ekarritako ebidentziekin. Izan ere, ebidentzia gehienak pertsonekin lotuta zeuden, emozioekin. Ni ere talde honen barne sartzen naiz, ebidentziak aukeratzeko garaian gehienak pertsonak izan baitziren aukeratutako argazkiak. Hona hemen ebidentzien adibide batzuk:
                                                                     (Londres)

                                                              (Neskalaguna)

                                                                 (Adiskideak)

            Ikerkuntza prozesu honen lehenengo egunak deskribatu beharko banitu, dudarik gabe hitz klabea estresagarriak izan zirela esango nuke. Izan ere, nola irudikatu eta azaldu kartografia batean nire ikaskuntza prozesua eskola barruan zein kanpoan nolakoa izan den? Erronka bertan zegoen eta ez nekien nondik ere hasi. Baina taldetan bildu bezain laster ideiak ateratzen joan ziren, lehen esan bezala eta geroztik seguruago eta askoz hobeto hartu nuen lana aurrera jarraitzeko.

           Ikerketa fase honetan batez ere talde lanaren garrantzia ikasi dut. Batzuetan ezin dituzu gauzak zuk bakarrik egin eta norbaiten laguntza behar duzu lana aurrera eramateko; eta behar duzun motibazioa lortzeko. Izan ere, niri asko motibatu zidan taldekideek hainbeste lagundu izana lana behin eta berrio azaltzen lana ondo egin nezan.
           



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina