IKT inguruan izan ditugun 2 hitzaldiak direla eta, 2 kontzeptu mapa desberdin izango ditugu ikusgai.
Zehazki, lehenengo kontzeptu-mapa Amara Berri ikastetxearen inguruko IKT arloko kontzeptu mapa aurkituko dugu.
KONTZEPTU MAPA- IKT-ak AMARA BERRIN
Bigarrenik, Ordiziako Berritzeguneko IKtko aholkulariei inguruko kontzeptu-mapa dugu.
KONTZEPTU MAPA - IRAKASLEGOAREN GAITASUN DIGITALA HEZKUNTZA SISTEMAN
2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena
2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena
2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena
2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea
BESTE IKASKIDEEN KARTOGRAFIAK
Ander Iturberen Kartografia
Marrazkian agertzen dena Ander da. Bere inguruan zenbait ebidentzia eskuz irudikatu ditu. Lehenik eta behin bere aitona marraztu du eta jarraian baserria, izan ere egunero joaten zen berarengana eta hari esker ikasi zituen, animalien zaintza, baserriko bizimodua, baratzeko lanak...
Bidaiekin ere asko ikasi du, beste herrialdetako jendea ezagutu eta hauekin komunikatzea lagungarria izan zaio. Bestalde bere mahaigaina eta “google” irudikatu ditu bertan ikasterako garaian ordu ugari igarotzen baititu interneten zalantzak argituz, informazioa bilatuz... Jarraian telefono bat marraztu du, lehen, duela urte gutxi batzuk, internetik ez zegoenean, lagunekin komunikatzeko sarritan erabiltzen baitzuen.
Kotxeak, bere zaletasunetako bat adierazten du. Eta amaitzeko gurpildun aulkia irudikatu du, bizi izan duen esperientzia bat adierazten baitu. Bizipen horretatik atera zuen ondoria hau izan zen: zerbait nahi izanez gero, lortu daiteke.
Arkaitz Márquesen Kartografia
Kartografiaren erdian agertzen den marrazkia bera da. Marrazkiak bere antzik ez duela dio eta horregatik bere izena jartzea erabaki du. Bere inguruan agertzen diren irudi guztiak bere bizitza errepresentatzen dute, transmititu dizkioten baloreak hain zuzen ere. Familia, errespetua… dira aipatzen dituen batzuk. Izan ere, familiak balore asko trasmititu dizkiola dio eta horregatik erabaki duela familia aipatzea. Bestetik, errespetu hitza azaldu da familiarekin lotuta.
Fondoa ikusi dezakegunez, Arkaitzek kolore morea erabili du, berarentzat kolore moreak berdintasuna trasmititzen diolako, alegia.
Bestalde, saskibaloia ere aipatu du, txikitan aritzen zalako. Honek ere beste balore batzuk transmititu dizkiote, adiskidetasuna eta konfidantza barne.
Liburuak ere ikusi daitezke bere kartografian, izan ere, txikia zenenan asko idazten zuen bere historioak sortuz. Honekin batera, Arkaitzek sormena lotu du, historioak idazten zituen bitartean sormena lantzen zuelako.
Sare sozialak ere sartu ditu, Twitter eta Facebook, famatuenak direlako. Hala ere, honek ez du esan nahi berak horiek bakarrik erabiltzen dituenik, izan ere, aipatzekoa da Skype edota Whatsapp aplikazioak ere erabiltzen dituela. Honen konklusioa da Arkaitzek lagun asko egin dituela interneten bidez eta horregatik adiskidetasuna eta naturaltasuna aipatzen ditu.
Azkenik telebista bat sartu du. Izan ere, telebistaren bidez ikusten dituen serieak atzerriko hizkuntzan ikusten ditu (Ingelera gehiengoa). Honekin Arkaitzek hizkuntza desberdinak lantzen ditu. Aipatu beharra dago intuizioa ere telebistarekin lotu duela, zerbait ulertzen ez duenean, hitzaren edo esaldiaren esanahia bilatzen duelako, hiztegian zein mugikorrean.

Nora illarramendiren Kartografia
Ate bat eta giltza irudikatu ditu. Honekin adierazi nahi du bere ingurukoek laguntzen, aholkatzen... dioten arren, bera dela bere bizitzan erabakiak hartzen dituena. Barruan berari hainbat balore transmititu dizkioten pertsonen irudiak ipini ditu: lagunak, mutila, familia… Eta argazki guztien inguruan elkar loturik dauden hainbat balore aipatu ditu: adiskidetasuna, maitasuna, laguntza, pazientzia, konfiantza... Familiaren argazkia kartulinaren erdian kokatu du, pertsona garrantzitsuenak baitira, izenburuan jartzen duen moduan “nire bizitzaren sustraiak”.

Diana Lopezen Kartografia
Dianak kartulina beltza erabili nahi izan du, argazkiak nabarmentzeko, hauei garrantzia emateko. Bost multzo desberdin bereiztu ditu. Multzo desberdinak globo bidez irudikatu ditu, berak txikitatik izan duen ilusioaren isla baitira. Nahiz eta globo desberdinetan banatuta egon, guztiak multzo berdinetik datoztela dio denek izan baitute eragina bere ikaskuntza prozesuan. Globo bakoitzaren azpian berarentzako esanguratsuak eta inspiratzaileak diren zenbait esaldi ere idatzi ditu.
Bereizi dituen bost multzoak hauek dira: familia, hezkuntza ,lagunak, kirola eta kultura. Familiak baloreak, babesa, pasioa, maitasuna, elkarbizitza… transmititu dizkio (familia britanikoa barne). Gurasoek beti esan izan dien esaldia da hau: sujetate fuerte de tus sueños, la esperanza en ellos te mantendrá arriba.
Eskolari dagokionez, talde lana azpimarratzen du, ezagutza, konpromisoa... transmititu dizkiolako. Eskolarekin lotuta asko gustatzen zaio Carolina Herrera esaten duen esaldi hau: “La educacion es el principal vestido para la fiesta de la vida”.
Kirolak txikitatik garrantzi handia du bere bizitzan. Sari ugari irabazi izan ditu eskupilotan, igeriketan, palan...denetarik gustatzen zaio. Hala ere Judoa da bere bizitzan garrantzi handiena izan duena. Horrekin batera bere entrenatzaileak esaten dion esaldi bat jarri du: “el que tiene interés busca el camino, el que no, busca excusas”.
Lagunak bizipen ugari izan ditu. Hauek une askotan bere euskarri izaten dira eta horrez gain poza ere ematen diote.Adiskidetasunarekin lotzen duen esaldia da hau: “La verdadera amistad no se trata de ser inseparables, sino de estar separados y que nada cambie”.
Amaitzeko, azken multzoan kultura kokatu du. Bidaiek, liburuek… kulturaz aberasteko eta petsona irekiagoa izateko lagundu diote. Gainera, beste kultura mota desberdinak ezagutzea gomendatzen du eta hori laburbiltzen du azken esaldi honek: “Just go”.
Elkarrizketak entzuteko:
·Ander Iturbe https://youtu.be/NjGvD_js8zQ
·Arkaitz Márques https://youtu.be/O-f5iUaWmuc
·Nora Illarramendi https://youtu.be/FyQXSlzzvQ0
·Diana López https://youtu.be/sbX618FausY
2016(e)ko urriaren 9(a), igandea
0. ETAPA: DATUAK JASO
Lan eta ikerketa honi hasiera emateko, irakasleak emandako azalpenetatik
abiatu ginen. Izan ere, lan honen helburua kartografia bat egitea zen, inoiz
egindako zerbait eta oso garrantzitsua izan zen berak, irakasleak hain zuzen,
emandako azalpena. Esan dezakegu, Kartografia modu bisual batean zerbait
erakustean datza. Baina guk egin beharreko kartografia, zehazki, irakaslea
izaten nola ikasten dugun azaltzea zen.
Esan dezaket hasiera batean oso
urduri jarri nintzela lan honekin, izan ere, ez zitzaizkidan ebidentziak bururatzen nahiz eta hemeretzi urte izan jada
eta ikuspegi asko dira kontuan hartu behar direnak. Nire taldea berdin
sentitzen zen eta horregatik biltzea erabaki genuen, ikaskuntzaren inguruko
ebidentziak bilatzeko. Ez zen lana erreza izan, baina bakoitzak ideia txikiak
aportatuz, geroz eta ideia eta ebidentzia gehiago bururatzea lortu genuen.
Beraz, taldetan biltzeak lana asko erraztu zuela esan dezakegu.
Ebidentziak sortu eta irudikatzeko garaian, taldeak nahiko garbi ikusi
zuen argazkien bitartez izango zela modurik praktikoena zein aberasgarriena.
Horregatik, hurrengo klaserako bakoitzak bere ebidentziak argazkitan ekartzea
erabaki genuen, gerora denon artean konpartitzeko. Izan ere, argazkien bidez
pertsonak, lekuak, momentuak… errez islatu ditzakete irakasle izateko gure ikaskuntza prozesua. Aipatu
beharra daukat harritu egin nintzela taldeak ekarritako ebidentziekin. Izan
ere, ebidentzia gehienak pertsonekin lotuta zeuden, emozioekin. Ni ere talde
honen barne sartzen naiz, ebidentziak aukeratzeko garaian gehienak pertsonak izan
baitziren aukeratutako argazkiak. Hona hemen ebidentzien adibide batzuk:
(Londres)
(Neskalaguna)
Ikerkuntza prozesu honen lehenengo egunak deskribatu beharko banitu,
dudarik gabe hitz klabea estresagarriak izan zirela esango nuke. Izan ere, nola
irudikatu eta azaldu kartografia batean nire ikaskuntza prozesua eskola barruan
zein kanpoan nolakoa izan den? Erronka bertan zegoen eta ez nekien nondik ere
hasi. Baina taldetan bildu bezain laster ideiak ateratzen joan ziren, lehen
esan bezala eta geroztik seguruago eta askoz hobeto hartu nuen lana aurrera
jarraitzeko.
Ikerketa fase honetan batez ere talde lanaren garrantzia ikasi dut.
Batzuetan ezin dituzu gauzak zuk bakarrik egin eta norbaiten laguntza behar
duzu lana aurrera eramateko; eta behar duzun motibazioa lortzeko. Izan ere, niri
asko motibatu zidan taldekideek hainbeste lagundu izana lana behin eta berrio
azaltzen lana ondo egin nezan.
1. ETAPA: DATUAK ANALIZATU
Aste hauetan zehar gure ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnartzeko eta
ondoren hori irudikatzeko helburuarekin, zenbait jarduera egin ditugu. Lehenik
eta behin, egingo dugun lana aurrera eraman ahal izateko, taldekideak nola
komunikatuko garen erabakitzea izan da (facebook, twitter, whatsapp…). Hori
berehala erabaki dugu; guztientzat erosoena eta errazena whatsapp talde bat
sortzea izan da bertan bakoitzaren lanak, ideiak, zalantzak… partekatzeko. Era
berean, “drive” bat ere partekatu dugu irudiak, dokumentuak eta audioak bertan
gordetzeko.
Ondoren, proiektuaren inguruan zein erronka, zalantza, helburu… ditugun
azaldu behar izan dugu, hain barneratuak ditugun gauzak zein unetan eta nola
ikasi edo ikasten ditugun konturatzea ez baita bereziki lan erraza. Lehenengo
ideiak ateratzea izan da gehien kostatu zaiguna. Zerbait ikasterakoan
kontzienteki (nola ikasten
03 estekatu) jardun arren,
urteak pasa ahala inkontzienteki egiten ditugun gauzak bihurtzen baitira, beste
batzuk, aldiz, era inkontziente (nola ikasten 03 estekatu) batean ikasten ditugu.
Horretarako, ikasitakoari erreferentzia egiten dion ebidentzia posibleak
aipatu ditugu: argazkiak, txanponak, bidai txartelak… eta ondoren hori guztia
nola irudika daitekeen eztabaidatu dugu: bideo bidez, album batean…
Proiektua nola burutu oso argi izan gabe ere aurrera jarraitu dugu. Oraingo
honetan bakoitzak aproposak iruditu zaizkion ebidentziak (nola ikasten 01 estekatu) astean zehar “drive” bidez
partekatzeaz gain, gelara ekarri ditugu bai ebidentzia fisikoak, bai argazkiak.
Hau guztiaren bidez gainerako taldekideei azaldu diegu ekarritako ebidentzia
bakoitzak zer esan nahi duen guretzako eta zein ikasketa prozesu irudikatzen
duen. Batzuek ikasitako edukiei egin diete erreferentzia, beste batzuek aldiz
emozioei (nola ikasten
02 estekatu), harremanei,
taldean lan egiteari… Honetan ondorio argi bat atera dugu: eskolan hainbeste
urte igaro arren, gauza asko eta asko, eskolatik kanpo ikasten ditugula, hala
nola, familian, lagunartean, komunikabideetatik eta abar. Honekin ez dugu esan
nahi eskolan ikasten ez denik, bertan ematen dugun denbora guztiaren ondoren,
emaitzak ez direla izan beharko luketen modukoak baizik (nola ikasten 04 estekatu).
Beraz, proiektu honen bidez
konturatu gara askoz ere garrantzitsuagoak direla bakoitzak bere inguruan
barneratutako balioak edota besteen anekdotetatik jasotakoa. Izan ere, nahiz
eta emozioak ikasteko garaian ezinbestekoak ez izan, asko laguntzen digute
enpatizatzeko eta haiekin bat egiteko. Bestalde, eskoletan eduki asko eman
arren, gehienetan memorizazioaren bidez
ikasten ditugu eta ez emozio edo istorio errealetatik.
2. ETAPA: DATUAK ANTOLATU
Lan handia eta sakona egin
ondoren, hau izan da nire Kartografiaren emaitza.
Hasiera batean, sinplea eman
dezake baina nik behar ditudan ebidentziak bertan daude. Ez nekien oso ondo nola hasi,
hau da, kartulina batean egin, bideo bat egin… bertan erronka haundi bat neukan.
Azkenean kartulina batean egitea erabaki nuen, teknologietan inoiz ez naizelako
oso trebea sentitu eta txikitatik gustatu egin zaidalako eskulanak egitea, ordea. Horregatik, lan polita egingo nuela iruditu zitzaidan, eskuak erabiliz.
Beraz, argazkiak imprimatu,
errotulagailuak hartu eta nire Kartografia nola izango zen garbi neukan.
3. ETAPA: AURKIKUNTZAK AURKEZTU
Azkeneko etapa honekin hasteko, fondoa zuria izatea aukeratu dut, izan
ere, zuriak ezer ez dagoenaren sentsazioa ematen du, hutsa dagoela alegia eta
bertan azaltzen diren elementuak dira ni irakasle izaten ikasten laguntzen
didatenak. Beraz, nire kartografia kartulina baten bitartez egin dut.
Izenburua jartzea ere erabaki dut, zertaz hitz egiten ari garen jakiteko
batez ere eta “ikasten” eta “irakasle” hitzak azpimarratu ditut lan honen hitz
gakoak direla uste baitut eta garrantzitsua iruditzen zitzaidan nire
kartografian azaltzea.
Nire argazki bat jarri dut kartulinaren erdialdean, izan ere, ni naiz
irakasle izaten ikasten ari dena eta ni buruz dijoa; horregatik, ni
erdian jartzea erabaki dut, ikaste prozesu honetan besteak baitira nire
egunerokotasunean laguntzen didatenak eta eta niri lotuak daudenak.
Kartografia osotasunean begiratuta, ikaskuntza hau gehienbat pertsonekin lotzen dudala konturatu
naiz, batez ere emozio hitzarekin. Nahiz eta argazki guztiak nirekin lotuak
egon, hierarkia bat jarraitu dut, izan ere, niretzat prozesu honetan
garrantzitsuagoak direnak argazkiaren tamaina handiago da eta eskema hori
jarraituz, argazkiak txikitzen doaz, garrantziaren arabera, alegia. Goian
dauden argazkiak ere garrantzi handiagoa dute behean daudenak baino (3 maila/ilara
desberdindu daitezke).
Izan ere, goiko zatian, adiskideak, neskalaguna eta familia dira
agertzen direnak. Hauek dira nire egunerokotasunean parte hartzen duten
pertsonak. Pertsona hauei garrantzi gehiena eman nahi nien nire kartografian
eta aldi berean multzo berdinean sartu ditut. Horregatik gorriz azpimarratu
ditut argazki hauek. Gorriak suaren irudia da niretzat, bizia den kolorea eta
horregatik erlazionatu dut gorria argazki hauekin, izan ere, lehen esan bezala,
eguneroko bizitzan daude eta horrek erlazio bizia sortzen du.
Adiskideekin batera talde lana azpimarratu dut. Izan ere, urteak pasa
ahala adiskidetasunaren atzean talde lana dagoela ikusi dut. Beti gaude guztiak
guztiei laguntzeko prest eta elkarrekin goaz aurre pausoak emanez. Zerbait
proposatzen dugunean guztiek hartzen dugu parte eta edozein dela eta egin
beharrekoa,bakoitzak bere ideiak botatzen ditu taldeari lagundu ahal izateko.
Hala ere, inor ez da inor baino gehiago eta hori da nire adiskideetan
azpimarratuko nuena. Horregatik jarri dut talde lana, beraiekin ikasi eta
ikasten jarraitzen dudalako talde lanean aritzea zer den.
Neskalagunarekin berriz motibazio hitza azpimarratu dut. Badira beste
gauza asko ere esango nituzkeenak. Hala nola, konfiantza, maitasuna,
errespetua… Baina oso garrantzitsua ikusten nuen bereziki motibazio hitza
azpimarratzea lan honetan. Izan ere, zerbait ondo ateratzen ez zaidanean beti
dago hor egindakoaren alde ona ikusteko, baita hurrengoan hobeto egingo dudala
ikustaraztea egiten du. Horregatik motibazioa oso garrantzitsua da nire ikasketa
prozesuan, adibidez, lan bat oso ondo ateratzen ez denean, motibazio honen
bidez indarrak ematen dizkit hurrengoan hobeto egiteko eta gainera, lana hobeto
egitea lortzen dut. Gainera, etorkizunean nire ikasleei motibatzen ahaleginduko
naiz, oso garrantzitsua baita.
Familia dudarik gabe oso garrantzitsua da irakasle izateko prozesuan.
Izan ere, txikitatik bizi izan gara beraiekin eta haiek transmititu dizkigute
baloreak. Hori dela eta, Kartografian balore hitza ipini dut nire familiaren
argazkiarekin batera, gaur egun bihurtu garen pertsona beraiek transmititutako
baloreengatik baita. Hala ere, egunero ikasten duzu zerbait beraiekin eta beti
daude hor edozer edozertarako.
Bigarren ilaran irakasleak eta atzerriko lagunak ipini ditut. Hauek
kolore horiaz ikusi daitezke, kolore argiagoa da, suabeagoa, hauekin ditudan
harremanak bezala, hau da, ez dira lehen aipatutako garrantzi berdineko
harremanak, hauek bigarren mailako harremanak direla esan dezakegu. Argazkien
tamaina ere txikiagoak dira lehengoekin konparatuz gero, arrazoi berdinagatik.
Irakasle hitza aipatzerakoan, zehazki argazkian ateratzen den irakaslea
da nire ikasketa prozesuan garrantzia duen pertsona. Alegia, neska hori nire
lehengusina da eta bai, irakaslea da. Berarekin esperientzia hitza aipatu dut.
Oso garrantzitsua da niretzat berak esaten dizkidan gauzak, izan ere, bera
irakaslea da eta egoten garen bakoitzean bere esperientziak kontatzen dizkit
nire etorkizunean aplikatu ahal izateko. Gainera, ikasleekin zer egin eta zer
ez egin esaten dit. Abantaila handia da, lehenengo pertsonan kontatutako
esperientziak direlako eta asko ikasten dut.
Hurrengo argazkia atzerriko lagunena da. Hauek ere nire irakasle
formakuntzan lagundu egiten didate, bereziki kulturaren aldetik. Izan ere,
kultura berriak ezagutuz asko ikasten da, ohitura desberdinengatik, hizkuntza
desberdinengatik… Eta horrek asko lagundu izan nau zer nolako desberdintasunak
dauden leku batean edo bestean bizitzeak eta ikasteak. Gainera heldutasun maila
bat lortzen duzu eta oso lagungarria izan da komunikazioa aberasteko eta
ulermen maila hobetzeko. Izan ere, kultura guztietan ez da berdin irakasten eta
horrek ere irakasteko modu bat baino gehiago daudela erakusten dizu.
Amaitzeko, beste bi multzo aurkitu ditzakegu
azkeneko ilaran: Oporrak eta irakurketa. Hauek ere oso garrantzitsuak dira nire
ikasketa prozesuan. Argazki hauek marko urdina dute, ikusi daitekeen bezala.
Urdinak lasaitasuna transmititzen dit, itsasoaren kolorekoa delako eta itsasoak
zehazki lasaitasuna ematen nau. Lasaitasun hori ere irakurtzerakoan eta
oporretan nagoenean sentitzen dut eta horregatik oso aproposa iruditu zait
elementu hauek elkarlotzea.
Oporretan joaten naizenean asko ikasten dut.
Izan ere, ez da berdina leku edo monumentu baten historia argazkien bitartez
ikastea edo bertan, zure aurrean daukazunean; hau da, zure begiekin ikusi dezakezunean.
Hori dela eta, oporrak ikaskuntza bisualarekin lotu dut, uste baino gehiago
ikasten dudalako. Adibide gisa Erromako eta Londreseko argazkiak ipini ditut.
Erromako historia denek ikasi dugu baina bertan zaudenean interes handiago
pizten zaizu eta gehiago ikasten duzu. Agian momentuan bertan ez naiz ohartzen
zerbait gehiago ikasi dudanik, inkontzienteki ikasten dudalako.
Irakurketaren bidez nire jakintasuna handitzen
dut. Ez du zertan liburu bat izan behar, aldizkari, egunkari… edonon zerbait
ikasi daiteke. Izan ere, badira noiz behinka gauza interesgarriak non bertatik
ere zerbait ikasi dezakegu eta gure bizitzan aplikatu dezakegu.
Hauek
izango litzateke egunero irakasle izaten ikasten laguntzen didatenak. Loturen
zergatia oso sinplea da, izan ere, nirekin “konektatuak” daudela esango nuke,
gaur egun naizen pertsona izaten lagundu didatenak direlako, laguntzen nautenak
eta etorkizunean lagunduko didatenak.
Lan hau egin arte ez nintzan ohartzen zenbat
ikasten dugun eskolatik kanpo eta horregatik Kartografian azaltzen den esaldia
interesgarria iruditzen zitzaidan jartzea, benetan edozein lekutatik, momentutik
eta edozein pertsonetatik egunero zerbait ikasi dezakegula.
Beraz, oso lagungarria egin zait lan hau
egitea nola ikasten dugun jakiteko, izan ere askotan ez diogu garrantzirik
ematen galdera planteatu eta horri buruz pentsatzen hasi arte. Azken finean
eskolatik kanpo ikasten duguna eskolan aplikatzen dugu. Adibide gisa, adiskideen
artean egiten dugun elkar lana klaseko talde lanak erraztu egiten ditu,
badakidalako zer egin eta nola lagundu. Baita bata besteekiko errespetua
mantentzea ere.
Beste aldetik, ezin dezaket esan alderantziz,
hau da, eskolan ikasten duguna eguneroko bizitzan aplikatzen dudala. Izan ere,
eskolak kultur eta historia orokor bat eman dezake, baina eskolak ez ditu gauza
praktikoak erakusten, hau da, etorkizuneko bizitzan benetan beharko ditugun
prestakuntzak ez ditu eskaintzen, edo ez denak behintzat. Horregatik erabaki dut
eskola nire kartografian ez sartzea, nahiz eta horrek ez du esan nahi eskolan
ikasten ez dugunik, baizik eta garrantzitsuagoa iruditzen zaidala nire
kartografian ipinitakoa eta eskolatik kanpo ikasitakoa. Hala ere, eskolagatik nago gaur egun unibertsitatean eta horrek badu bere pisua.
Hori dela eta, konklusio bezala esango nuke oreka
bat bilatu beharko zela eskola barruan ikasten dugunaren zein kanpokoaren artean.
Izan ere, denbora asko pasatzen dugu eskola barruan baina, nire kasuan
behintzat, gehiago ikasi dut bertatik kanpo edota baliogarriagoa egin zait. Horregatik iruditu zait hain interesgarri lan hau, ez nekielako
hainbeste ikasten genuenik eskolatik kanpo. Hori dela medio, irakasle izango
naizenez, etorkizun batean nire ikasleei curriculumean agertzen diren gauzak ez
ezik, bizitzan baliogarriak izango zaien gauzak erakusten saiatuko naiz, ni
bezala pentsatu ez dezaten eta etorkizunean Kartografia bat egin behar ezkero,
eskola barne sartu dezaten.
2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena
Nola ikasten dut irakasle izaten? (Galderak)
Nola egiten diozu aurrera ikerketari?
Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?
Zeintzuk izan daitezke erronkak?
Zer geitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?
Zer espero duzu ikastea?
Txikia nintzenetik beti pentsatu dut ikasten dugun guztia eskolan ikasten genuela eta gaur egun garen pertsonak ,eskolak sortutako pertsonak ginela.Baina denbora aurrera pasa ahala, gauzak horrela ez direla konturatu naiz eta Eskola, bizitzan zehar ikasten dugun zati txiki bat besterik ez dela.
Ideia hori oso argi daukat orain, lehen ez bezala. Familia, lagunak, liburuak, norberaren esperientza... Edozer objektu, edozein pertsona edota edozein momentutik ere asko ikasten dugu. Hasieran ez diogu behar duen garrantzia ematen, askotan ez garelako konturatzen zerbaitengatik gauza bat ikasi dugula nahiz eta ikasitakoa simplea izan. Horregatik ematen diot orain hainbesteko garrantzia, lehen esan bezala Eskola bakarrik baino ez nuen ikusten ikasteko eremuatzat. Beraz, eskolatik kanpo uste baino gehiago ikasten dugu, batzutan konturatu gabe, lehen esan bezala, hau da, ez dakigu ikasi dugula baina gure barruan dago. Adibide garbia daukat nik uda honetan bizitako esperientziagatik, izan ere, ume bat zaintzen egun naiz eta berarekin umeak ulertzen hasi naiz, hau da, nolakoak diren, nola pentsatzen duten... Eta esperientzia hori unibertsitateak oraingoz ez dit eman.
Baina galdera asko sortzen zaizkit gai honen inguruan. Izan ere, guk nola dakigu zein esperientziak diren onak ala txarrak? Eta zergatik egon behar dira esperientzia txarrak eta onak eta ez guztiak berdin? Izan ere, edozer gauzetatik ikasi dezakegu nahiz eta gauza txarra izan, bertatik ere ikasten dugu.
Baina honekin batera ere erronka batzuk sortzen zaizkit. Izan ere, nola erakutsi dezaket bisualki nik nola ikasten dudan irakasle izaten? Edota nola ikasten dut irakasle izateko? Erronka hauek orainarte ez nitun plateatuak eta oso interesgarriak iruditu zaizkit, beraz, espero dut erronka hauei aurre egitea.
Ikerketa honetan nire aldetik, nik izandako esperientziarekin laguntzea espero dut, komunitatean baliogarria izatea eta batez ere, guztien artean harreman ona izatea laguntzeko intentzio dut, hori baita ikerketa baten funtsezko osagaia. Taldeko dinamikan ere laguntzea espero dut eta inor atzean ez gelditzea, hau da, denok elkarrekin aurrera pauso berdinak ematea. omunitatean, bai nire taldean nik bizitako esperientzarekin laguntzea espero dut, baita besteak berdin egitea, guztien artean gauza asko lortu ditzazkegulako.
Amaitzeko, ni irakaslea izango naizenez, irakaslea izateko zer urrats edota zer pausu eman behar diren jakin nahiko nuke, etorkizunean irakasle izango diren ikaslei horiei lagundu ahal izateko eta prestakuntza hobeago bat sustatu dezagun.
2016(e)ko irailaren 12(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)




